2014(e)ko urriaren 28(a), asteartea

BIGARREN ASTEA

Egun on lagun irakurleak:
Zelan igaro duzue astea? Neu heman nago berriz, IKT klaseetan ikasi dudanaren berri emateko. Lehenik eta behin, teoria saioan ikasitakoari buruz hitz egingo dizuet eta ondoren, denoi gehien gustatzen zaigunari buruz, praktika.
Web 2.0ri buruz ariotu ginen, oraindik beta fasean dagoena. Baina, zer esan nahi ote du beta hitz arraro honek? Eta web 2.0?
Beta prozesuan egoteak zerbait bukatu gabe dagoela esan nahi du, hau da, beta prozesu hau ez bukatzear dago, hobekuntzak behar ditu guztiz erabilagarria izateko. Web 2.0, ordea, filosofia bat da, jokatzeko modu kolaboratiboa.

Filosofia honen barnean termino batzuk ezagutzea beharrezkoa dela uste dut eta era labur batean azalduko dizkizuet.

http://www.profesionalesmarketing.com/2012/04/web-20-y-segmentacion-de-mercados.html 
ESTANDARIZAZIOA: Software gehienak aparailu guztientzat edo gehiagorentzat baliagarriak dira, formak eta edukien banaketa antzekoa... Erabiltzeko errezak izatea da helburu nagusia.

BERNAHASKETA: Geroz eta app (aplikazio) irekiak daude bideo eta soinuak eraldatzeko gure beharretara (editatu, moztu, sartu, nahastu...)

KONBERGETNZIA: Gauzak euren artean gero eta erlazio gehiago dute.
2007-tecnologia-web20.jpg
1

PARTEHARTZEA: Web 2.0 filosofiak bultzatzen duena. Argitaratzen diren gauza guztiak besteentzat dira. Hau dela eta geikuntza ematen da, sarea elikatzeko. "Nire onena guztion onena da".

ERABILERRAZTASUNA: Denok erabiltzeko modukoa, sunpletasunean oinarrituta, erabiltzaileari konfiantza emateko.

Teorikoa den guzti hau jakin eta gero, goazen gehien gustatzen zaigun arlora, praktikara. Honetan, gako batzuk utziko dizkizuet zuen aurkezpenei partidu gehiago ateratzeko eta baita kalitatea galdu gabe, espazioa murrizteko.

Lehenik eta behin aurkezpenekin hasiko naiz. Horretarako bost gauza dira kontuan hartu beharrekoak.
1- Ez sartu bost elementu baino gehiago.
2- Gradualak izan behar dira
3- Mezu argia.
4- Letrak tamaina egokikoa
5- Erakargarria eta denok ulertzekoa.

Letren tamaina 24/28 tartean egon behar da eta, urrunetik irakurtzeko, hobe ARIAL antzeko letrak erabiltzea, apaindurarik ez dutenak.
Koloreekin ere kontuz ibili behar da, kontrasteak egon behar dira fondoko kolorearen eta letren koloreen artean. Honekin, datu bat emango dizuet, behar bada ez dakizuena; kolore gorria azkarren begistatzen dena da, baina urdina da burmuinean gehien irauten duen kolorea.

Bukatzeko, batzuetan fijo gertatu zaizuela aurkezpen bat prestatzea soinu edo bideo batekin eta aurkeztarako orduan, sorpresa! Soinua edo bideoa ez da aurkitzen. Hau konpontzeko trukoa emango dizuet.
Aurkezpena gorde egin beharrean, sakatu behar da PUBLICAR-ren eta bertan EMPAQUETAR PARA CD. Hau egin ostean COPIAR A LA CARPETA aukeratu eta USB-aren karpeta hautatu. Hau eginez gero, dena ondo egongo da eta nahiz eta aurkezten dugun ordenagailua Power Point ez eduki, USBan PPT bisore bat edukiko dugu, eta aurkezpen ona egiteko gai izango gara.

Ikusten duzuenez, gai ugari jorratzen ditugu irakasgai honetan eta gauza benetan baliagarriak ikasten ditugu, bai guru irakasle etorkizunerako baita gure eguneroko bisitzarako ere. Orain, aurkezpen askoz hobeak egiteko gai ikusten dut nire burua, lehen irizpide hauek ez nekizkielako.

1 http://contenidosdelaweb.bligoo.cl/content/view/1092775/tecnologias-presentes-en-la-web-2-0.html#.VFC3drGZjuA


1 iruzkin:

  1. Kaixo Erlantz! Zure sarrera irakurri berri dut eta beste bi trukotxo etorri zaizkit burura. Interesgarriak direlakoan komentatzen dizkizut:
    Microsoft power-point herramienta erabiliz gero eta aurkezpen egoeran zauden bitartean "," tekla sakatzerakoan pantaila txuriz jarriko zaizu, "." sakatzerakoan ordea, beltzez. Era honetan zure publikoaren arreta zuregana bideratu dezakezu inor pantailan daukazunarekin distraitu gabe.
    Espero erabilgarriak izatea!
    Ondo izan!

    ErantzunEzabatu