Egun on irakurleok! Zer moduz?
Beste aste bat igaro da, ta jadanik bostgarrena da, ze azkar igarotzen den denbora.
Aste honen berri emateko idazten dut berriro.
Bi aurkezpen ikusi genituen saio magistralean, gela kide batzuk egindakoak.
Saio praktikoan hamaika gauza egin genituen, batzuk seguraski ezezagunak izango direnak. Hala ere, saio hau nahiko teorikoa izan zen hasiera batean.
Ikasi genuen lehen gauza Webquest metodologia izan da. Metodologia hau AEBetan sortu zen, gehiegizko informazioari erantzuna emateko jarduera hezitzaile bat da.
Honekin, internet bidezko ikerlana sustatzen da. Hau lortzeko, irakasleak ikasleei galdera bat plazaratzen die eta interneten bidez erantzuna eman behar dute. Sei atal nagusi ditu motodologia honek
1- Sarrera: Honetan bi helburu agertzen dira
- Ikaslea gaiaren inguruan bideratzea
- Ikaslearen motibazioa sustatzea
2- Zeregina: Lotu behar duen zereginari lotzen zaio.
3- Prozedura: Zeregina lortzeko eman beharreko urratsak eta lan egiteko moduari buruzko orientabideak ematen dira.
4- Baliabideak: Informazio bilaketan denbora ez galtzeko ematen direnak (webguneak, entziklopedia digitala, laguntza-dokumentuak, etab.)
5- Ebaluazioa: Lana ebaluatzeko momentuan erabiliko diren irizpideak
6- Ondorioak: Komunean hausnarketa egiteko
Webquestekin jarraituz, gaitasun intelektualaren garapenaren laguntzaile onak direla esan dezakegu, ikuspegi konstruktibista batetik ikusita. Horretaz aparte, transmititu eta elkarbanatu daitekeen meotdologia malgua da, erabiltzailearen, gaiaren eta adinaren arabera moldatu daitekeena.
Metodologia guztiak bezala, helburu jakin batzuk ditu:
- Ikasleek denboraren erabilpen egokia egitea
- Informazioaren bilaketan baino, informazioaren erabilpenean zentratzea
- Azterketa, laburpen eta ebaluazio gaitasunak bultzatzea.
Hirutan sailka ditzakegu, iraupenari begiratuz, iraupen laburrekoak (gaia ezagutu eta antolatzeko baliagarria), iraupen luzekoak (gaia garatu eta lantzeko) eta mini webquestak (oso laburrak direnak).
Edozein gai jorratu daiteke hau erabilita eta, zailtasuna murriztuz, edozein adineko haurrekin landu daitekeen zerbait da.
Alde negatiboak era baditu, baina, klasearen ustez, positiboagoa da negatiboa baino.
Alde positiboak
|
Alde negatiboak
|
Antolaketa
Autonomia
Teknologia
berriak bultzatu
Erakargarriagoak
izan ahal dira
Denboraren
erabilera efikaza
Ikasle
aktiboa
Motibagarria
Desberdina
Doakoa
Atalka
egituratua
Talde
lana
Internetekin
lotu
Didaktikoa
Entretenigarria
|
Linkak
ez dira beti fidagarriak
Dependentzia
Autonomia
gutxi
Metodologia
berria
Ordenagailuen
beharra
Gidatuegia
Online
izatea
|
Ikusten duzuenez, alde positibo gehiago sustazen ditu negatiboak baino.
Eredu bat ikusi nahi baldin baduzue,
esteka honetan uzten dizuet webquest bat egiteko orrialde bat. Hala ere, interneten bilatuz gero hainbat aurkitzeko aukera edukiko duzue.