2015(e)ko urtarrilaren 8(a), osteguna

GOGOETA FINALA

Irakasgai hau bukatutzat emateko, gogoeta txiki bat egin nahiko nuke.
Orain arte hezkuntzan IKTak ez dute garrantzia gehiegirik eduki, hala ere nire ustez garrantzia gehiago eman beharko genieke. Behar bada Finlandia da urrats hori ematen aurrena, liburuak eta eskuz idaztea murriztuko dute eta mekanografia eta ordenagailuen erabilera sustatuko dute. 
Noski arkatzen idazten jakin behar dugula, eta mentalki eragiketa matematikoak egiten, baina datorkigun gizarterako askoz beharrezkoagoa da teknologia berriekin haurrak habilak izatea.
Guzti honekin bukatutzat ematen dugu irakasgai hau, baina gure IKTei buruzko formakuntza ezin da gelditu, bestela iraganean geldituko ginateke, Gaur berria den teknologia bihar zaharkituta egongo da, horregatik formatzen jarraitu behar dugu.
Eskerrik asko blog honen parte izan zareten guztioi, bai irakurle bezala edo baita niri laguntzen nire formakuntzan.
Eskerrik asko eta hurren arte!


ZORTZIGARREN ASTEA

Azken astera ailegatu gara!
Teoria klasean aurkezpena egitea egokitu zaigu, PowerPoint programa erabiliz "Quien Quiere Ser Millonario" programaren antzekoa eginez.
Klase praktikoan, apur bat murriztu genuela, QR kodea egiten izan dugu, Unitag orrialdea erabiliz (dohanekoa).
Horren ondoren Wordle ikusi dugu eta bukatzeko easel.ly.
Honekin lauhilekoa bukatutzat ematen dugu. Beste sarrera bat egingo dut amaiera emateko, baina hala ere, eskerrik asko irakurri izan duzuen guztioi.

ZAZPIGARREN ASTEA

Lauhileko bukatzen doa baina oraindik baditugu gauzak ikasteko.
Magistraletan aurkezpenak egon dira, baina praktiketako klasean egindakoa kontatuko dizuet, erakargarriagoa baita.
Lehenik eta behin aurreko asten ikusi genuen hot potatoes programan ariketak egin genituen, aurreko astean ezin izan baigenituen egin.
Aurreko sarreran esan nuen bezela, programa honekin hainbat ariketa mota egin dezakegu. Bost ariketa mota dira egin ahal ditugunak, lotzeko, galderak erantzuteko, letra zopa, gurutzegrama eta hutsuneak betetzekoa.
Ondoren Pixton erabili dugu komiki bat egiteko. erregistratu ondoren komikia egin genuen bikoteka, Pixtonek ematen duen aukerarik onena nire ustez, pertsonaiaren gorput-atalak nahi dugun eran mugitzea da, beste baliabide batzuekin ezin dena egin.
Horren ostean ISSUU erabili genuen. Web orrialde hau dokumentuak igotzeko eta bertan ikusteko baliagarria da. Oso antzekoa da Calameo, ere ikusi izan genuena desberdintasunen bat ikusteko.
Bukatzeko podcastak landu genituen, horretarako aurreko beste sarrera batean aipaturiko Goear erabili genuen, musikak igotzeko baliagarria bada eta gure ahotsa ere sartu ahal genuelako.

SEIGARREN ASTEA

Beste sarrera bat irakurleok.
Saio teorikoan, beste saioetan bezala kideen aurkezpenak eduki ditugu.
Praktikan software desberdinak erabili ditugu hezkuntzan erabilgarriak izan ahal direnak. Labur labur azalduko dizkizuet horien berri edukitzeko eta nahi izanez gero, zuek frogatzeko.
Lehenengoa Ardora da. Web orrialde horretan sartuz gero, programa jaitsi ahal duzue eta programa honen bidez ariketa mota desberdinak prestatu haurrekin egiteko, hala nola letra sopa, gurutzegramak edo lotzeko ariketak.
Beste plataforma bat educaplay.com izenekoa da. Honetan ere hainbat ariketa mota egin ditzakegu. Online da eta besteen ariketak ere egin ahal ditugu.
Link honetan usten dizuet nik sorturiko joko bat, zuek probatzeko.
Hot Potatoes programa ere erabili genuen, hauen antzekoa dena.
Azkenegoz aipatuko ditudan bi baliabideak historioak edo komikiak egiteko baliagarriak dira.
Lehenegoa PictureBook Manager da. Honekin komiki oso sinpleak egiteko gai izango gara, hurrengo irudian nik egindakoaren portada erakutsiko dizuet.

Aste honekin bukatzen joateko, historioak kontatzeko bigarren baliabidea aurkeztuko dizuet, Story Bird. Honetan liburu antzekoa sortzeko orrialdea da eta Ginebra Zebraren historia adibide gisa uzten dizuet.

Aplikazio politak gure haurrak era dibertigarri batean irakasteko, dena ez dira liburuak izan behar eta teknologia hauek ikusita, erabili behar ditugula uste dut.

BOSTGARREN ASTEA

Egun on irakurleok! Zer moduz?
Beste aste bat igaro da, ta jadanik bostgarrena da, ze azkar igarotzen den denbora.
Aste honen berri emateko idazten dut berriro.
Bi aurkezpen ikusi genituen saio magistralean, gela kide batzuk egindakoak.

Saio praktikoan hamaika gauza egin genituen, batzuk seguraski ezezagunak izango direnak. Hala ere, saio hau nahiko teorikoa izan zen hasiera batean.
Ikasi genuen lehen gauza  Webquest metodologia izan da. Metodologia hau AEBetan sortu zen, gehiegizko informazioari erantzuna emateko jarduera hezitzaile bat da.
Honekin, internet bidezko ikerlana sustatzen da. Hau lortzeko, irakasleak ikasleei galdera bat plazaratzen die eta interneten bidez erantzuna eman behar dute. Sei atal nagusi ditu motodologia honek 

1- Sarrera: Honetan bi helburu agertzen dira
  • Ikaslea gaiaren inguruan bideratzea
  • Ikaslearen motibazioa sustatzea 
2- Zeregina: Lotu behar duen zereginari lotzen zaio.
3- Prozedura: Zeregina lortzeko eman beharreko urratsak eta lan egiteko moduari buruzko orientabideak ematen dira.
4- Baliabideak:  Informazio bilaketan denbora ez galtzeko ematen direnak (webguneak, entziklopedia digitala, laguntza-dokumentuak, etab.)
5- Ebaluazioa: Lana ebaluatzeko momentuan erabiliko diren irizpideak
6- Ondorioak: Komunean hausnarketa egiteko

Webquestekin jarraituz, gaitasun intelektualaren garapenaren laguntzaile onak direla esan dezakegu, ikuspegi konstruktibista batetik ikusita. Horretaz aparte, transmititu eta elkarbanatu daitekeen meotdologia malgua da, erabiltzailearen, gaiaren eta adinaren arabera moldatu daitekeena.
Metodologia guztiak bezala, helburu jakin batzuk ditu:
  • Ikasleek denboraren erabilpen egokia egitea
  • Informazioaren bilaketan baino, informazioaren erabilpenean zentratzea
  • Azterketa, laburpen eta ebaluazio gaitasunak bultzatzea.
Hirutan sailka ditzakegu, iraupenari begiratuz, iraupen laburrekoak (gaia ezagutu eta antolatzeko baliagarria), iraupen luzekoak (gaia garatu eta lantzeko) eta mini webquestak (oso laburrak direnak).

Edozein gai jorratu daiteke hau erabilita eta, zailtasuna murriztuz, edozein adineko haurrekin landu daitekeen zerbait da.
Alde negatiboak era baditu, baina, klasearen ustez, positiboagoa da negatiboa baino.



Alde positiboak
Alde negatiboak
          Antolaketa
          Autonomia
          Teknologia berriak bultzatu
          Erakargarriagoak izan ahal dira
          Denboraren erabilera efikaza
          Ikasle aktiboa
          Motibagarria
          Desberdina
          Doakoa
          Atalka egituratua
          Talde lana
          Internetekin lotu
          Didaktikoa
          Entretenigarria
          Linkak ez dira beti fidagarriak
          Dependentzia
          Autonomia gutxi
          Metodologia berria
          Ordenagailuen beharra
          Gidatuegia
          Online izatea
  Ikusten duzuenez, alde positibo gehiago sustazen ditu negatiboak baino.
Eredu bat ikusi nahi baldin baduzue, esteka honetan uzten dizuet webquest bat egiteko orrialde bat. Hala ere, interneten bilatuz gero hainbat aurkitzeko aukera edukiko duzue.

2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena