2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

HIRUGARREN ASTEA!

Berriz nago hemen, astean ikasitakoaren berri emateko.
Magistralean taldeak eratu genituen eta ondoren, talde baten aurkezpen bat ikusi genuen, aurreko astean ikasitako aholkuei jarraituz egin zutena.
Ondoren, klase praktikoa jorratuz, lehenik eta behin irakurzen ari zaren bloga litzentziapean jarri dugu, Creative Common erabililz.
Web orrialde honen bidez, nire bloga ezin izango du inork erabili xede ekonomikoekin nire baimenarik gabe.
Honetaz gain, plagioak ez egoteko, Copyscape bidez babestu dugu.
Ondoren Gimp programa erabili genuen, frogak eginez eta nola erabiltzen zen ikusiz. Programa honekin irudi bat moztu genuen, irudia handitu, txikitu eta beste hainbat eraldaketa, ondoren jpg moduan gordetzeko.
Bukatzen joateko, irudien inguruan jarraitu genuen, online editatzeko web orrialde batzuk frogatu genituen. Estekak jarriko dizkizuet zuek ere frogatu ahal izateko, egia esanda gehienak nahiko erabilterrazak dira.
Bloggif
Pixlr
Bomomo (bakarrik Mozilla Firefox nabigatzailearekin funtzionatzen du)
Picturetrail
Flockdraw (ez du gordetzeko aukera ematen)
Fotoflexer

Azken arloa, irudien inguruan, koloreen eta planoen erabilera zen, goitik pasatu izan genuen. Hala ere, labur labur kontatuko dizkizuet.
Planoei buruz hitz eginez, bost plano aipatuko dizkizuet, lehenego hirurak hurbiltasunarekin erlazioa dute eta azkenengo biak angulazioari buruzkoak.:
Plano generala: oinak agertzen badira
Hiru laurdeneko planoa: Belaunetik gora ateratzen den irudia, erlazioak ikusteko erabiltzen dira.
Plano laburrak: Bularretik gora egiten diren planoak, subjektiboenak dira informazio asko kentzen dituztelako.
Pikatua: Goitik behera egindakoa, gauzak txikitzeko baliagarria.
Kontrapikatua: Behetik gora egindakoa, gauzak handitzeko baliagarria.

Hau izan zen ikusitako dena, gogoeta moduan, beti bezala gauza berriak ikasi genituen eta, espero dut zeuk ere zerbait berri ikastea sarrera honekin. Frogatu itzazue aipaturiko editatzaileak eta planoak argazkiak ateratzerakoan ere, argazki politak aterako zaizkizue eta.

Hurrengo sarrera arte irakurle maiteak!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina