2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

LAUGARREN ASTEA

Kaixo irakurle maiteok:
Berriz nabil zuekin astean zehar egindakoa kontatzeko. Beti bezala klase teoriko bat eta praktiko bi eduki ditugu (praktikoak egun berean dira eta bata bestearen ostean, horregatik normalean bakar bat balitz bezala kontatzen dut).
Klase teorikoan klasekideen bi aurkezpen ikusi genituen.

Klase praktikoan, hasieran bibligrafiari buruz hitz egin genuen. Seguru nago zuetariko askok ikasten zaudetela eta lanak egiterako orduan erabilitako liburuen edo artikuluen bibliografia egin behar dituzue. Seguraski, irakasleren bat edo beste bibliografia hori ondo ez dagoela esan dizuete (niri bai), hau dela eta, nola egin azaldu digute milagarren aldiz.
Horretarako jakin behar dugun lehenego aldagaia, liburua, aldizkaria, liburuaren zatia edo web orrialde batetik ateratako zerbait den da.
Liburua baldin bada erreferentziatzat hartu nahi duguna, hau da jarraitu beharreko gidoia:
Abizena, Izena (urtea): Liburuaren izenburua. Non argitaratua: Argitaletxea.
             Adibidez: Goleman, D. (1996): Inteligencia emocional. Bartzelona: Kairós
Aldizkaria bada erreferentziatzat hartu nahi duguna:
Abizena, Izena (urtea): Artikuluaren izena. Aldizkariaren izena, alearen zenbakia, orrialdeak
             Adibidez: Goggin, P. A. (1994): An appraisal of ecolabelling from a design perspective. Desing studies, nº 4, 459-477 orr.
 Web orrialde batetik atera badugu informazioa, horrela egin beharko dugu:
Abizena, Izena (urtea): Artikuluaren izenburua. Esteka. Noiz kontsultatua
              Adibidez: Pazos, E. (2014): Hirugarren astea. http://pazosayo.blogspot.com.es/2014/11/hirugarren-astea.html 2014-11-12an kontsultatua.
Urtea agertzen ez bada, aldaketa txiki bat egin behar dugu hasierako atalean, adibide berdinarekin azalduko dizuet:
              Adibidea: Pazos, E. (u/g):  Hirugarren astea. http://pazosayo.blogspot.com.es/2014/11/hirugarren-astea.html 2014-11-12an kontsultatua.
Azkenik, idazle batek beste idazle baten liburu baten kapitulu bat aipatzeko, honela egin beharko genuke:
Abizena, Izena (urtea): Atalaren/kapituluaren izenburua. In Abizena, Izena: Liburuaren izena (zein orrialdetik zein orrialdera). Non argitaratua: Argitaletxea
               Adibidez: Salovey, P. (1996): Esclavos de la pasión. In Goleman, D.: Inteligencia emocional (109-141 orr.). Bartzelona: Kairós.

Ondoren Delicious erabili genuen, online markatzaile bat dela, gustatzen zaizkigun web orrialdeak bertan gordetzeko eta nahi dugunenan haietara jo ahal izateko. Horietaz gain diigo, connotea edo scoop.it bezalako orrialdeak erabili ahal dituzue.

Klasearekin bukatzeko musika bideoak ikusi genituen. Bideo hauetan irudi aldaketak noiz eman behar diren ikusi genuen, musikan aldaketak dauden momentuetan izan behar direla aldaketa hauek. Bideoa bukatzeko orduan, ez da komenigarria musika intentsitate altuenean dagoenean moztea, beti momentu lasai batean.
Bideo horiek ikusi nahi badituzue, "cuatro esquinitas de nada" eta "el maltrato sutil" izeneko bideoak dira, youtuben aurkigai dituzuenak.
Arlo honetan lan on bat erakutsi zugun irakasleak, "Haziak eta Jakintza" bideo dokumentala hain zuzen ere. Zuek ikusi ahal izateko uzten dizuet hemen jarria.


HAZIAK ETA JAKINTZA from Basortu Elkartea on Vimeo.

Honekin, egindakoa bukatutzat eman dezakegu, honetarako gogoeta txiki bat egin eta datorren astera arte agur esango dizuet. Bibliografia ondo jartzea lan batean sekulako garrantzia dauka, irakurtzen dutenek erabillitako informazioa bilatu ahal izateko eta kontrastatzeko, behar bada irakurtzeko momentuan ulermen arazoak egon ahal direlako.
Musikari buruz ere, gai interesgarria da, lanak aurkezterako orduan lan bat hobetu ahal duzuelako musika momentu egokitan eta aldaketak momentu egokietan eginez gero. Gaizki eginda, lana guztiz zapuzteko arriskua edukiko baituzue.
Hau izan da dena, zerbait ikasi izana espero dut. Datorren astera arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina