2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

LEHEN ASTEA

Egun on berriz guztioi!
Praktiketatik itzuliak gaude jada eta denbora izugarri azkar pasatzen ari da. Lehen astea bukatzear dago eta gaur IKT irakasgaiko bi saio pratiko eduki ditugu jarraian.
Interneten bilaketak egiteko aholkuak jaso ditugu, baina beste sarrera batean komentatuko dut, leku berezi bat behar duela uste baitut, horrela denbora asko galtzeari utziko baitiozue.
Bi saio hauetan blog bat eraikitzen ibili gara, klaseko gorabeherak eta ikasitakoak komentatzeko.
Ikasitako lehenengo gauza bloga bera egitea izan da. Duela bi urte blog bat egin behar izan nuen klaseko proiektu baterako, baina taldean egin behar genuenez nik ez nuen ezer igo. Hala ere, Blogger zerbitzua erabiliz edonork blog bat egin dezakeela ikusi dut.
http://photos1.blogger.com/blogger/1354/2040/1600/blogger.1.jpg
1

Behin bloga eratuta zegoenean, apur bat apaintzen joan gara, nahi genuen txantiloia jarriz, gadgetak sartzen eta bideo, argazki, soinu eta liburuak sartuz, era praktiko batean ikasteko nola egin behar den.
Honetarako HTML jartzen duen tokian linkak itsatsi behar dira, normalean "embed", "compartir", "share" edo horrelakoetan sakatuz gero agertzen direnak.
Guzti hori egin dugunean, irudiak nola "argaldu" ahal ditugun ikasi dugu. Badakizue argazki bakoitza pisu jakin bat duela, eta batzuetan, webetan erabiltzeko astunegiak dira. Hau gertatzen da .tif formatuarekin gordetzen ditugunean. Argazkiak kalitate oneko eta pisutsua den formatu batean gorde eta gero, herraminta batzuk ditugu pisua kentzeko.
Lehenengoa eskuin botoiarekin klik egin eta "bihurtu" aukera sakatzea dugu. Horrela .jpg formatuan gorde dezakegu, fitxategia arinduko duen formatua alegia.
Bigarren aukera, oso baliagarria dena eta ikasteko oso erraza dena, Microsoft Office Picture Manager erabiltzea da. Officek daukan programa honekin argazki pisutsua murrizteko eta erabilgarria den pisu batean usteko aukera ematen digu. Lehenik eta behin IRUDIA jartzen duen tokian sakatu, ondoren IRUDIAK MURRIZTU eta eskuinean barra bat agertuko zaigu, aukera batzuekin. WEB ORRIALDEAK aukeratu eta gure argazkia erabiltzeko prest egongo da.
Irudiak eratzeko era errez bat ere ikusi dugu, Microsoft Office Power Point erabiliz. Hau egiteko beharrezkoa da, lehenik eta behin, aurkezpeneko diapositiba zuria izatea bilatuko dugu. Ondoren, nahi ditugun argazkiak edota letrak sartuko ditugu eta CONTROL botoia sakatuta mantenduz, irudi bilakatu nahi ditugun elementu guztiak aukeratzen ditugu. Horren ostean, eskuineko botoiarekin klik egin eta AGRUPAR jartzen duen tokian sakatuz gero, badaukagu gure irudia sortuta.
Azkenengoz programak USBtan eramateko era erakutsi zigun. Honetarako portableapp.com web orrialdean dauden aplikazioak deskargatu eta USBan gorde baino ez da egin behar. Honela normalean erabiltzen ditugun programak edonora eramateko aukera izango dugu.
Ikusten duzuenenz, lehenengo eguna izateko nahiko lan egin dugu. Lan munduan sartzen garenarako orain ikasitako gauzauk beharbada ez dute balioko, baina uste dut gaur egun teknologia ondo maneiatzea beharrezkoa dela eta gu irakasle izango garen heinean teknologia erabiltzen jakin behar dugu gerora ikasleei era egoki batean erabiltzen irakasteko.

1- http://photos1.blogger.com/blogger/1354/2040/1600/blogger.1.jpg

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina